XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ELGOIBAR EUSKO JAIA Elgoibar'ko Eusko Batzokia'k bere azkenengo batzarrian gomutau du datorren illan agostua'n iruan, Deun Laurentzi (San Lorenzo)-n eusko jai eder bat errietako abertzaliak aspaldi onetan gogo bizian arkitzen dirala bai egiteko, esnatu ba Azkoiti, Eibar, Soraluze, Bergara, eta Mendaro'ko abertzaliak, eta gertatu Deun Laurentzi'ra etorteko ezpatadantzari eta abar....

Jaia gutxi gora bera onela izango da, aurreko egunian txanboliñagaz biribilketa; egunian, goizian goiz barriro biribilketa, Deun Laurentz"n jaupa, bertsolariak ezpata-dantza, oturuntza arratsaldian eusko batzarra eta abar.

Jai au egingo da. Artazo pelotaria'ren omenez. Geroko egunetan jarraituko degu. AIXERIXA.